Atzo arratsaldean , maiatzak 20, aurtengo haurren uda ikastaroan lan egingo duten zuzendaria eta begiraleak aukeratzeko epaimahaia bildu zen.
Oinarrietan jasotako merezimenduak baloratu ondoren, behin-behineko zerrendak osatu dira.
Behin-behineko zerrenda behin betikoa izango da datorren ostiralean, maiatzaren 24an, eguerdian.
Aurten Legazpiko Udalak 25 begirale eta zuzendaria hartuko ditu.
Uda ikastaroa uztailaren 1ean hasi eta 24an bukatuko da.
Aukeratutako begiraleek prestakuntza-saioa egingo dute Kultur Etxean, ekainaren 10eko astean.