Larunbatean jokatu zen, D saileko gazteen mailako I. Aurresku txapelketa Legazpiko Azokan.
D sailako dantzariak (2004 eta 2005 urteetan jaiotako neska mutilak), Ehun dukat, Aurkez aurke eta Agurra dantzak eskaini zituzten.
Parte hartu zuten 18 dantzarien artetik, Amasa-Villabonako Gorka Duran izan da txapeldun.
2. Lezoko Maren Galvez, 3. Oiartzungo Mattin Etxebeste, 4. Amasa-Villabonako Idoia Urdangarin, 5. Elgoibarko Jone Gil eta 6., Amasa-Villabonako Maren Goya.
Epaile lanetan, Jose Luis Vallejo, Katerin Artola eta Nahikari Vizuete aritu ziren eta Txistulariak berriz, Goiz deia Txistulari taldeko kideak izan dira.
Jantzi egokienaren saria Amasa-Villabonako Maren Goya-rentzat izan da. Epaile lanetan Maria Luisa Mendizabal eta Izaro Urbieta aritu dira.
Gogoratu joan den larunbatean A eta B sailetako txapelketak ospatu zirela Errenterian, Lezoko Inge Olaizola eta Ane Jaunarenak txapeldun izendatu zirelarik.