Legazpiko Udaleko Gazteria zerbitzuak antolatuta,
Haur Hezkuntzako 5. mailako eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasleek
Mirandaolara irteera egiteko aukera izango dute,
larunbatean, maiatzak 18,
Sorgintxulo Aisia Taldearen eskutik.
Parte hartu nahi dutenek ostegunean, hilaren 16ra bitarteko epea izango dute
ikastetxeetan bertan izena emateko.
Parte hartzaileak Mirandaolako pilotalekuan elkartuko dira
larunbatean bertan, 17:00etan.
Euskararen erabilera bultzatzea izango da helburu nagusietako bat.
Jolasean igaroko dute arratsaldea eta askaria ondoren,
denak oinez itzuliko dira Parrokiko parkera
(Azokan beste ekintza bat dagoelako)
eta bertan ekintza amaitutzat emango da arratsaldeko 19:00etan.
Euria balitz, ekintza Urbeltz pilotalekuko kantxaren
goiko gunean egingo litzateke.
17:00etan hasi eta 19:00etan amaitu.