Ostiral honetan hasita eta igande gauera arte herritar talde batek herri kiroletako irudiak margotuko ditu kiroldegiko fatxadan.
Arantxa Orbegozo margolariak zuzenduko ditu lanak ostiral arratsaldean hasita igande gauera arte.
Ostiral arratsaldean materiala prestatzen hasiko dira, gauean irudiak proiektatuko dituzte, profilak zehazteko asmoz. Eta larunbat eta igandean zehar margotuko dituzte.
Legazpiarrak animatu nahi ditugu lanen bilakaera gertutik ikustera.
Norbait animatuz gero, bere laguntza ere gustora hartuko dute.
Gogorarazi nahi dugu proiektu honen bitartez Eskolako Agenda 21ean landutako gaia hedatu nahi dugula. Nekazal Kultura hain zuzen ere.
Eskualdeko udaletxeak, Uggasa eta Ikertze elkatea dira proiektu honen eragileak.
Bizikidetzarako horma-irudiak programaren barruan garatuko da. Legazpin, Zumarragan eta Urretxun margotuko dira horma-irudiak.