Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra, Erein Elkatea (Errenteria) eta Sustraiak Dantza Taldeetako ordezkariek
aurkeztu zuten maiatzaren 6an Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean,
berrituta datorkigun txapelketa hau: neska eta mutilak elkarrekin lehiatuko dira, dantza berdinak egingo dituzte.
Maiatzaren 11n, Errenterian jokatuko da A (2009-2011 jaiotekoak) eta B (2006-2008 jaiotakoak) sailei dagokiona eta
Maiatzaren 18an, 16:30etatik aurrera Azokan D sailari dagokiona jokatuko da, 2004 eta 2005ean jaitako dantzarien artekoa alegia.