Apirilaren 29an, astelehena, Legazpiko Kultur Etxeko areto nagusian “ El Camino Ignaciano
en Euskadi” dokumentala aurkeztuko da. Aipatu bidea Legazpitik pasatzen da bere bigarren
etapan eta dokumentalean gure herriak badu bere protagonismoa eta eragina. Hitzordua
arratsaldeko 18:30etan izango da. Emanaldia doakoa da.
Dokumentala Luanma Films produkzio etxeak ekoiztu du Basquetourrek eskatuta. Grabaketa
bi atal ditu, bakoitza 50 minutu ingurukoa eta biak aurkeztuko dira 10 minutuko atsedenaldia
eginez lehenengoaren eta bigarrenaren artean.
Dokumentalaren helburua da Inaziotar Bidea erakustea eta balioan jartzea Euskaditik
igarotzen den tartean. Oscar Terol aktore ezaguna da protagonista erromesaren paperean.
Lanak, batetik, bidearen alderdi espirituala eta izatearen arrazoia erakusten ditu, eta
bestetik, paisaiak, herriak eta bidean zehar aurki daitekeen ondare historiko, artistiko eta
espirituala, Loiolako Santutegian hasi eta Arabar Errioxako Lapuebla de Labarka herrira
bitartean.
Protagonista, erromesa, bidean zehar giltzarri diren hainbat pertsonairekin elkartzen da
elkarrizketak mantenduz, plano ikusgarri eta Inaziotar Bidearen paisaien edertasuna
azaltzearekin batera.
Dokumentala telebistan botako dute baina aurretik Inaziotar Bideak zeharkatzen dituen
herrietan ari dira proiektatzen bertakoei primizia gisa aurkezteko. Lehenengo bertsio hau
gaztelaniaz egin da baina asmoa beste hizkuntza batzuetara itzultzea da.
Oharra: Chillida Lantokin elkarrizketa bat dauka Juan Mari Romaratezabalarekin,
Mirandaolako Burdinolan Olatz Condekin eta olaginzonekin eta Mirandaolako Kaperan
parrokoraekin.