Datozen larunbata eta igandean, apirilaren 20an eta 21ean , Aztiri-Motxorroko errepidean europar mailako goitibera lasterketa ospatuko da .
Hori dela eta hainbat murrizketa izango dira Bikuña industrialdeko errepidean , bai aparkatzeko baita zirkulatzeko ere.
Hona hemen murrizketa horiek:
APARKATZEA:
Ostirala hilak 19, eguardiko 14:00etatik eta Igandea hilak 21 eguardiko 14:00 arte,
Zorrotzetik- Motxorrokobidegurutzeraino, EZINGO da APARKATU.
ZIRKULAZIOA:
Ostirala hilak 19-19:00etatik-21:00arte.
Larunbata hilak 20-14:00-19:00 arte
Igandea hilak 21-8:30 etatik-13:30 arte.
Tarte hauetan zirkulazioa mugatuta egongo da. Pabeiloetara sartu eta irteteko Bikuñako erretondatik, Motxorroko sarbidea ITXITA egongo da.
GI-3520 errepidea –Motxorro Aztiria auzora – doana, larunbata hilak 20 eta igandean hilak 21, aipatutako orduetan ITXITA egongo da.
Aldez aurretik, sor daitezkeen eragozpenagatik barkamena eskatzen dugu eta zuen laguntza eskertzen dugu.