pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Juan Mari Burgueraren eskulturaren dohaintza-hitzarmena sinatu da
12
Api
2019

Juan Mari Burgueraren eskulturaren dohaintza-hitzarmena sinatu da

“Besarkada” izeneko eskultura industrialdeko errotondan jarriko da

2019ko apirilaren 11n, udaletxeko Batzar aretoan bildu ziren Juan Mari Burguera herritarra eta Koldobike Olabide alkatea eta “Besarkada” izeneko eskulturaren dohaintza-hitzarmena sinatu zuten.

 

Hitzarmenaren arabera, Burguera jaunak Udalari eman dio eskultura.

Hitzarmenaren sinadura-ekitaldian Iñaki Gastanares Legazpiko Udal Idazkaria, egintzaren fede publikoa emanez,

eta Javier Iraeta, Eric Galvez, Iñigo Imaz eta Loki Arrieta izan ziren.

 

Legazpiko Udalak, Urola kaleko errotondan, Legazpira datozenei harrera egingo dien eskultura bat jartzea erabaki zuen

eta Burguera jaunari eskatu zion eskultura hori egitea.

Burguera jaunak “Besarkada” izena jarri dio helburu horrekin egin duen eskulturari.

Baldintzarik gabe eta askatasun osoarekin egin du egileak bere obra; muga bakarra eskultura errotondaren espaziora egokitu beharra izan da.

Burguera jaunak Legazpiko Udalari eman dio eskultura eta Udalak bere gain hartuko ditu eskultura errotondan jartzeko lanen gastuak.

Hauek dira eskulturaren ezaugarriak:

 

 

EGILEA:

 

Juan Mari Burguera Moreno

(Legazpi 1956)

 

URTEA:

2018

 

MATERIALA:

Corten altzairua eta altzairu herdoilgaitza

 

PISUA:

800 kg gutxi gorabera.

 

ALTUERA:

5 m.

 

Burguera jaunak “Besarkada” eskultura elkarbizitzari egin dion poesia dela esan du.

Eskulturaren goialdea egiteko Corten altzairua erabili du egileak eta grapekin jositako pitzadurez betetako besoak ikus daitezke.

Horrekin, elkarbizitzan sortzen diren orbainak irudikatu nahi izan ditu egileak.

 

Pieza arina da eta erdi makurtuta ageri da mugimendua adierazi nahian.

Hutsik dago barrutik eta hutsune hori gure udalerriko elkarbizitza indartzeko legazpiarrok bete behar dugun espazioa da egilearen hitzetan.

Egileak, amaieran, bere nahi edo gogoa azaldu du eta hauxe da: legazpiarrek “Besarkada” obra eurena balitz bezala senti dezatela.

 

Fotomuntaketa:

 

Albiste guztiak