Apirilean amaituko dira urrian martxan jartzen diren hainbat ekimen.
Horietako bat dugu Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloa. Amaierarako,Tchaikovsky-ren“El cascanueces”balleta eskainiko da.
El cascanueces, maitagarrien ipuin-ballet bat da bi ekitaldietan banatua eta Inperiar Antzokietako zuzendariak eginiko enkargu bat izan zen.
Musika Piotr Ilich Tchaikovskyrena da eta libretoa Ivan Vsevolozhsky eta Marius Petiparena, eta Ernst Theodor Amadeus Hoffmannen
“El cascanueces y el rey de los ratones” ipuinean oinarritutako ipuinaren gainean, Alejandro Dumasek (aita) eginiko egokitzapenean, oinarrituta dago.
Jatorrizko produkzioko koreografia Marius Petipak eta Lev Ivanovek egin zuten.
San Petersburgoko Mariinski antzokian eman zen lehen aldiz 1892ko abenduaren 18an.
Emanaldia Kultur Etxeko Areto Nagusian eskainiko da, apirilaren 10ean, asteazkena, 18:30etatik aurrera.
Ohi bezala, aretoaren sarreran izango dituzue eskainiko den lanaren nondik norakoak biltzen dituen esku-orria.