pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Elikadura, osasuna eta baserria
06
Api
2019

Elikadura, osasuna eta baserria

Solasaldi dastatua. Apirilak 11, 18:30etan, udaletxean

Udaletik,Legazpiko Agenda 21 Foroak egingo duen hurrengo saioan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Ilusioz prestatu dugu bilera,

  • Apirilaren 11n–osteguna- izango da.
  • Udaleko Batzar Aretoan, 18:30etik 20:00etara.

 

Oraingo honetan gure lehenengo sektorera eta gure baserrietara hurbildu nahi dugu, elikaduran eta osasunean jokatzen duten paperetik.

 

Legegintzaldiko azken saioa izango denez, zerbait desberdina antolatu nahi izan dugu:

tertulia dastatu bat egitea proposatzen dizuegu eskualdeko elikagaiekin, elikaduran eta osasunean baserriek jokatzen duten rolaz hitz eginez.

 

Horretarako gurekin izango dira:

  • Inguruko 2 baserritar gazte.
  • Josune Makaia, “Bertatik Bertara”bertako elikagaiak bertan kontsumitzea helburu duen proiektuaren koordinatzailea.
  • Legazpiko ikastxeetako ikasle eta irakasle talde bat, aurten Eskolako Agenda 21ean “Nekazal kultura” landu dutelarik.

Gustura hartuko zaitugu zu ere interesa duen edonori zabalik dagoen Agenda 21 Foroan. Eskerrik asko!

 

Ikusi kartela

 

Albiste guztiak