pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

PUMORI. MENDIAREN ALABA dokumentala Latxartegi Aretoan
22
Ots
2019

PUMORI. MENDIAREN ALABA dokumentala Latxartegi Aretoan

Martxoaren 6an, asteazkena, 19:00etan, Txusma Perez Azacetak aurkeztuta.

Mendia, Euskal Herria, Himalaya, gizakia, heriotza, harremanak, bizia, eskuzabaltasuna, lorpenak,... Guzti hori eta gehiago jasotzen duen film zoragarria.

 

Dokumental-pelikula, 2001ean Pumori mendira egindako expedizioan zendu ziren nafar eta gipuzkoar gazteen omenaldi bihurtzen da, Suku Maya neskato nepaldarraren istorioa,

eta hildako mutil baten familiarekin betirako sortutako lotura, batera kontatzen dituelarik.Suku eta Aizarnako bere familia berriaren elkartzean, Mikel Leizeaga legazpiarrak hartu zuen parte. 

Alex Txikon alpinistaren eskutik sortu, Baleukok ekoiztu eta ETB taldearen laguntzari esker finantziatu da filma. Euskeraz, gaztelerazko azpidatziekin,

ikus daitekeen dokumental honen emanaldiek helburu bikoitza izanen dute, historia ezagutaraztea, gazte haiek omenduta, eta dirua lortzea SOS Himalayaren bitartez Suku Mayari laguntzeko,

sarreren salmenten etekinak direla medio.

 

Txusma Perez Azacetak, filma aurkeztearekin batera, aretoan bertan salgai jarriko den “SOS Himalaya” liburua ere aurkeztuko du.

Liburua mundu mailako 32 himalayistek idatzia da eta Txusma bera da liburuaren sustatzaile eta koordinatzaile.

 

Sarrera 5€-koa izango da eta jasotzen den dirua, baita liburuaren salmentako irabaziak ere, Sos Himalaya-Iñaki Ochoa de Olza fundaziora joango dira,

Makalu aranean ospitale bat egiteko.

 

IKUSI KARTELA

Albiste guztiak