2 aukera posible Aizkorri kalea eta Domingo Agirre plaza eta Itxaropen auzoa lotuko dituen igogailua jartzeko
Kaixo, lagun:
Otsailak 7ko bilerari jarraituz hurrengo bileran parte hartzera gonbidatzen zaitugu:
- Otsailaren 25ean,astelehena
- KULTUR ETXEKO aretoan
- Atsaldeko 18:30etatik 20:00etara
Oraingo honetan Aizkorri kalea eta Domingo Agirre plaza eta Itxaropen auzoa batuko dituen igogailua jartzeko irudikatu diren 2 aukera teknikoak aurkeztu nahi ditugu;
eta bakoitzaren aldeko zein kontrako puntuak elkarrekin aztertu.
Horretarako, Udalaren irizpideak jarraituz lan hori egin duen lantalde teknikoak bileran parte hartuko du, eta beraiek emango dituzte aukera bakoitzaren azalpenak.
Bertaratuko zarelakoan, elkarrekin Legazpirako aukerarik onena zein den lantzeko, eskerrik asko!