pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Astelehenean, 18an hasi dira BMX zirkuituaren lanak Urtatza Zaharren
21
Ots
2019

Astelehenean, 18an hasi dira BMX zirkuituaren lanak Urtatza Zaharren

Lanek hiru aste iraungo dute gutxi gorabehera

2018 urteko udal aurrekontu parte hartzaileetan onartu genuen, besteak beste, Urtatza Zahar parke inguruan BMX zirkuitu bat eraikitzeko proiektua.

 

Asmoa da PUMPTRACK motako zirkuitu itxi bat eraikitzea. BMX RACE-etik eratorritako modalitatea da, guztietan ludikoena.

zan ere, guztiontzako moduko zirkuitua da, inertzia eta bultzaden bitartez oztopoak segurtasunez gainditzeko modukoak izango dira eta.

 

Zirkuituaren ibilbidean hainbat oztopo, bihurgune eta sakonune egongo dira eta bizikletaz, monopatinez edo patinez, nahiz bestelako tramankulu irristagarriekin ibili ahalko da bertan.

Ikasteko zirkuitu aproposa izango da.

 

Telleriarte Txirrindulari Elkarteak eta Goierri Atletismo taldeek zirkuitua diseinatzen lagundu dute, inguru hartan egiten diren probetan eraginik izan ez dezan.

Obrak 48.194,30 euro balio du.

Albiste guztiak