Hona herriko eragile desberdinen ekimenez, osatu den Inauterietako egitaraua.
Ziurrenik ez dira egun hauetako inauteri ospakizun bakarrak izango, eta ezta herrian Inauteri giroa jarriko duten talde eta eragile bakarrak ere.
Otsailak 28, osteguna:
Doinua Musika Eskolako ikasleek Inauteri kalejira egingo dute 17:15etatik aurrera.
Martxoak 1, ostirala:
ikastetxeetako haurren desfilea. 16:00etan abiatuko da, Santikutz egoitza paretik. Ibilbidea: Olaondo kalea, Urola Kalea-Kale Nagusia- Euskal Herria plaza.
17:00etanLintx-en etorrera Euskal Herria plazan eta Urolatarrak Txaranga hasiko da erdiguneko kaleak alaitzen 19:30ak arte.
19:30etatik 21:00etara Alaitasuna Mariatxia kalez-kale.
Mozorro libreen jaia izango da ostiralekoa.
Martxoak 2, larunbata:
Legazpiko Gazte Asanblada eta Beti Gazte elkarteek antolatutako ZAPATUKO IÑAUTERIA: Gaia: EUSKAL KULTURA. Elkarrekin bazkaldu ondoren, 17:30ean Laubide kaletik abiatuko gara karrozarekin Kalejiran. 22:00etan kontzertuak Gaztetxean.
Martxoak 3, igandea:
ZUBEROAKO MASKARADA
- 11:00: Konpartsa Laubiden (oinezkoen kalea) elkartuko da..
-
12:00: Konpartsa Lau Bidetik irtengo da.
- Ibilbidea: Laubide (oinezkoen kalea), San Inazio, Juanastegi, Bikuña Plaza, Plazaola Kalea (Kukue parean).
- 14:00: Bazkaria Gizarte Zentroan.
-
17:30: Konpartsa Gizarte Zentrotik irtengo da.
- Ibilbidea: Gizarte Zentroa, Kale Zaharra (Karibe Zaharra parean), Kale Nagusia (Kalotx parean), Kale Nagusia (Karibe Berri eta Gurrutxaga parean), Euskal Herria plaza.
- 19:00: Lintxen agurra, panpina erretzea eta inauterien amaiera, Euskal Herria plazan.