Otsailaren 18 eta 19an Gipuzkoako Foru Aldundiak Etorkizuna Eraikiz: etorkizunerako Gobernantza Irekia Kongresua antolatu du Tabakaleran.
Kongresu honen helburua da ezagutza partekatua sortzea etorkizuneko erronkei erantzuteko.
Tokiko nahiz eskualdeko administrazioek eta gizarteak etorkizunean izango dituzten erronkak izango dira, besteak beste, gobernantza kolaboratiboa,
erakunde-etika, planifikazioa, emaitzen ebaluazioa eta kontuak ematea, gardentasuna, Garapen Jasangarriaren helburuak finkatzea eta parte-hartzea.
Gai horiek gaurtik hasita landu behar ditugu herritarrentzat etorkizun hobea eraikitzeko.
Alkateak Erakundeen Etika mahaian parte hartuko du aditu hauekin batera: Manuel Villoria (Politika Zientzietan katedraduna Madrilgo Rey Juan Carlos Unibertsitatean),
Goizeder Manotas (Gipuzkoako Foru Aldundiko Modernizazioaren, Zerbitzuen eta Informazio Gizarterako Sistemen zuzendari nagusia) eta
Carles Agusti (Bartzelonako Unibertsitateko Herritarren Partaidetza eta Asoziazionismoaren ordezkaria).
Zuzentasun instituzionaleko esparruei buruzko mahai-ingurua izango da eta honako galderen inguruan arituko dira:
zein da ezarri dugun zuzentasun instituzionaleko esparrua? Zein zeregin du Etika Batzordeak? Nola antolatu erakundeen arteko lankidetza?