Domingo Agirre eskolako pilotalekuaren goialdea ixtea eta bertako kirol-pista hobetzea, boto gehien jaso zituen hirugarren proposamena izan zen.
528 boto jaso zituen proposamenak 2018ko aurrekontuan sartuko ziren inbertsioak erabakitzeko gauzatu zen parte hartze bidezko prozesuan.
Domingo Agirre eskolako kirol gunea 2003an eraiki zen, eskolak jolastoki itxia izan zezan. Bi solairu ditu. Lehenengoan 840 metro koadroko kirol pista dago.
Eskola orduetan ikasleek bertan egiten dituzte kirol jarduerak eta eskola orduetatik kanpo beste kirol jarduera batzuetarako erabiltzen da. Bigarren solairuan hormigoizko pasabide bat dago, ikusleentzako.
Fatxada ageriko hormigoizkoa da. Estalkia egiteko sandwich panelezko txaparekin errematatutako zur ijeztua eta beira bakuneko metal-arotzeria erabili zen.
Fatxada batzuetan zulo irekia utzi zen fatxadaren eta estalkiaren artean, barrukoa aireztatzeko xedearekin. Hori arazo bat da, airea sartzen delako.
Aireak estalkiko sandwich panela jasotzen du eta, ondorioz, euria egiten duenean ur-poltsak sortzen dira pistan eta ezin da kirolik egin ezbeharren bat gerta daitekeelako.
Oraingo lanen helburua fatxaden goialdea ixtea da, airea sar ez dadin eta itoginak sor ez daitezen.
Zulo guztiak tapatu nahi dira: bi fatxadetan leihoak jarriko dira pistan argia sar dadin eta alboetan sandwich panela jarriko da.
Alumial enpresak egingo ditu lanak. Aurrekontua: 11.946,60 €, BEZ barne.