Legazpiko Udalak bere samina adierazi nahi du 1971-1979 legealdian Legazpiko Udaleko zinegotzia izan zen
Luciano Zabaleta Apaolaza jaunaren heriotza dela eta.
Horretaz gain, bere dolumina adierazi nahi die familiari, lagunei eta senitartekoei.
Legazpiko Udalak eskertu egin nahi du 1971-1979 legealdian Luciano Zabaleta Apaolaza jaunak
Legazpiko herriaren alde egin zuen lana eta ardura horri eskaini zion dedikazioa.
Legazpin, 2019ko otsailaren 13an