64 talde daude izena emanda, oso parte-hartze zerrenda polita daukagu aurten, ezagunenak iazko txapeldunak, Enrique Barrenetxea-Arando eta Anartz Onandia.
Azpi txapeldunak Aingeru Castro eta Alaitz Urkiola, eta gero jende oso azkarra, Txus Jaio, David Ardions, Jokin Aiertza….. eta Porschea estreinatzen du Joseba Iraolak,
iazko mendi igoeratan Espainako txapelduna izandakoa besteak beste.
Legazpitik Jon Etxeberria, eta Iker Arizti parte hartuko dute
Berifikazioak goizeko 9etatik 12tara izango dira Legazpiko plazan.
Gero ordubitan irtengo dira plazatik , asistentzi gunetik, eta hiruretan puntuan hasiko da lehenengo erlojupekoa. 3 saio dira. Denborak zuzenean egongo dira ikusgai www.fotomotor.es webgunean.
Bukatu ondoren berriz plazara iritsiko dira arratsaldeko 19:00ak aldera. Eta 20:00rak inguruan sari banaketa egingo da.