Otsailak 15, ostirala, 19:30ean Kultur Etxean. Egilea: Ander Izagirre.
"Kantauritik Mediterraneora, Ander Izagirre idazleak Pirinioak bizikletaz zeharkatu zituen mendikateari buruzko kronikak biltzeko:
frankismoaren esklaboek egindako errepideak; paisaia eraldatu zuten mitoak;
Frantziako Tourreko aspaldiko txirrindulariak; mugaren aldrebeskeriak: ‘stop’ seinale baten erruz hasi zen gerra bat eta hiru behiren truke lortu zen bake-itun bat;
hartz lotsagabeak eta munstro lotsatiak; pintore kubistak, kondesa ilegorriak eta azeri bat".