Udal garbiketa zerbitzuak, udalerriko zenbait paperontzitan,
zabor-poltsak aurkitzen ari da, gai organikoekin, plastikoarekin edo "errefuxarekin".
Hori dela eta, Udalak dei egiten die herritarrei gutxieneko gizalege-arauak bete daitezen,
eta paperontzien erabilera egokia eta arduratsua egin dadin.
Gehiengo batek paperontzien erabilera egokia egiten duelarik,
Herritar guztien laguntza eskertzen dugu.