pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

2019ko egutegiko lehiaketa
06
Ots
2019

2019ko egutegiko lehiaketa

Urtarrileko erantzuna: urkia (betula pendula)

Hosto erorkorreko zuhaitz hau berez Europakoa, Afrika iparraldekoa eta Asia hego-mendebaldekoa da. Hala ere,Turkia iparraldean, Kaukason eta Kanadan ere hazten da.

Enbor mehea eta altua du, 30 metrokoa. Heldu denean, azala arraildua du, zuria edo zilar kolorekoa. Gaztetan, ordea, arrexka da.

 

Arrautza itxurako adaburua du, sarria eta adarrak tente dituena. Orriek, txortena barne, 6 cm neurtzen dute eta berde kolorekoak dira. Udazkenean, erori aurretik, hori kolorea hartzen dute.

Neguaren amaieran ematen ditu loreak, apirila eta maiatza artean. Urkiaren fruituak intxaur itxura du, mintzezko bi hegal, alde ditu eta.

Urkiak basoetako “zauriak” sendatzeko balio duela esaten da. Izan ere, basoan soilgunerik sortzen bada zuhaitz hau izan ohi da bertan hazten lehena.

Lorategiak eta hiri-eremuak edertzeko asko erabiltzen da.

 

Urkiaren azaletik azukrea lortu daiteke, Xylitol gozagarria, hain zuzen ere. Minbiziaren kontrako propietateak dituela esaten dute.

Sendagarri bezala erabilera asko ditu zuhaitz honek: buruko mina kentzeko, sukarraren kontra, likidoen erretentzioaren aurka eta hezueriarentzat infusioak egiteko erabiltzen da;

gainera, ilearen erorketa saihesteko edo atzeratzeko baleko omen da arbolaren izerdia lozio moduan erabiltzea; eta, azkenik, azaleko ekzemak sendatzeko bere orriak erabiltzen dira.

 

Bitxikeriak

Euskal Herrian eragin handia izan du toponimian eta urkiekin zerikusia duten abizen ugari daude (Urkiaga, Urkidi, Urkizu, Urkiola...).

Kultura askotan zuhaitz sakratua da.

Zelten kasuan, Belenus jainkoarekin lotuta dago urkia eta zaharberritzearen eta purifikazioaren sinboloa da, baita jakinduriarena ere.

Eskandinaviar mitologian Frigga jainkosarekin lotuta dago. Aleman eta eslaviarrentzat ere zuhaitz sakratua da.

Alemanian, adibidez, maiatzaren hasieran herriko plazan urkia zuhaitz bat jartzeko ohitura dute udaberria hasi dela irudikatzeko.

Maitasuna adierazteko ere maitaleek bikotekideei urkiak oparitzen dizkiete.

Albiste guztiak