pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Urteko eta biztanleko, 238,10 eurokoa da 2019rako aurreikusitako gastu soziala
31
Urt
2019

Urteko eta biztanleko, 238,10 eurokoa da 2019rako aurreikusitako gastu soziala

Legazpi udalerri eredugarria da gastu sozialari dagokionez.

Legazpi udalerri eredugarria da gastu sozialari dagokionez.

 

Gizarte Zerbitzuetako Zuzendari eta Kudeatzaileen Elkarteak “Gizarte zerbitzuen 2017ko garapen-indizea” izeneko txostena argitaratu berri du.

Estatu mailako ikerketa da eta gizarte zerbitzuen garapena balioesten da.

 

Hainbat datu aztertzen dira ikerketan. Horietako bat honako hau: 20.000 biztanletik gorako herrietan, gizarte zerbitzuetan Udalek zenbat gastatzen duten biztanle bakoitzeko.

Emaitzei erreparatuz gero, 20.000 biztanletik gorako lau udaletik batek ez du gizarte zerbitzuetan urteko eta biztanleko 50 euro gastatzen.

Elkartearen iritziz, urteko eta biztanleko 100 eurotan dago bikaintasun-maila. Eta 2017an 20.000 biztanletik gorako estatuko 31 udalerrik bakarrik lortu dute maila hori.

Errenteria dago lehen postuan, urteko eta biztanleko 275,7 euroko inbertsioarekin. Hari jarraitzen dio Santurtzik, 262,5 eurorekin.

Hirugarren postuan Arrasate da 245,8 eurorekin eta, segidan, Eibar 225,4 eurorekin.

Legazpi ez da zerrenda horretan sartzen, 20.000 biztanle baino gutxiago dituelako baina txostenak gure gastu soziala neurtzeko eta kalifikatzeko aukera ematen digu.

 

Legazpin, urteko eta biztanleko 211,86 euro gastatu ziren 2017an gizarte zerbitzuetan. Hau da, gizarte zerbitzuen 2017ko garapen-indizeak bikaintzat jotzen duena (100€) baino bikoitza baino gehiago.

2019rako onartu berri den aurrekontuak urteko eta biztanleko 238,10 euroko partida aurreikusi du gizarte zerbitzuetarako.

 

Horrela, lehentasunezko-tzat jo da gizarte zerbitzuetan gastatzea eta urteko aurrekontu osoaren % 18,2koa da gastu hori.

Gobernu taldearen apustu sendoa da gure herritarren premia sozialei erantzungo dien udal politika egitea.

Albiste guztiak