Legazpiko Udalak ibilgailuen 2019ko errolda onartu du.
Datorren otsailaren 1ean hasiko da dagokion zerga kobratzen eta martxoaren 31ra arte luzatuko da kobrantza-epea.
Zerga honi dagokionez, legazpiarrok 2018an ordaindu genuen kopuru berdina ordainduko dugu aurten.
Ez dira tarifak igo.
Legazpin 5.776 motordun ibilgailu daude; horietatik 4.762 autoak dira, 559 motorrak, 387 mota guztietako kamioak eta 18 autobusak
Oro har, Legazpin auto gehienak 12-14 zaldi-potentziakoak dira baina gero eta gehiago daude 9-12 zaldi-potentzia dutenak.
Ibilgailuen bilakaeraren grafikoa urte eta tarifen arabera, "Potentzia, zaldi fiskalen arabera":