Joan den ostegunean, urtarrilaren 24an
Olazabal institutuan
gosari osasuntsua egin zuten.
Osasun zentroko arduraduna
eta pediatraren erizaina gerturatu ziren,
ikasleak gosaltzeak eta ondo gosaltzeak
duen garrantziaz jabetu daitezen.
Olazabal institutuak
norberaren izena zeraman katilua
oparitu zien ikasleei.
Legazpiko Udalak Bertatik Bertara ekimeneko
hainbat produktu eskaini zituen:
ogia, sagarrak, intxaurrak eta mermelada.