pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Gosari osasuntsua bertatik bertara-ko produktuekin
23
Urt
2019

Gosari osasuntsua bertatik bertara-ko produktuekin

Urtarrilaren 24an, ostegunean

Udalak Bertatik Bertara ekimeneko hainbat produktu

dastatzeko aukera emango die

Olazabal institutuko DBH-1eko ikasleei,

datorren ostegunean, urtarrilaren 24an,

aurrera egingo duten gosari osasuntsuan.

 

Bertatik Bertara ekimenarekin bat eginez,

Udalak honako produktuak eskainiko ditu:

Legazpiko Makatza baserriko ogia,

Itsasoko Haristizabal baserriko sagarrak eta

Itsasoko Urkulegi baserriko intxaurrak eta mermelada.

Horrezaz gain, esnea ere jarriko du,

baita herriko Anastasio Mujikaren eztia ere.

 

Olazabal institutua azpiegituraz arduratuko da

eta beste jakiak ere jarriko ditu,

besteak beste, kakaoa eta olioa.

 

Ekintza honen barruan, ikasleei inkesta bat pasatzen zaie,

norberaren ohiturak ezagutzeko.

Gero egunean bertan, gosaldu aurretik,

Osasun zentroko pediatrarekin solasaldi bat izango dute,

gosaltzeak eta ondo gosaltzeak duen garrantziaz jabetu daitezen.

Gosaldu ondoren, galderak eta zalantzak argitzeko tartea izango dute.

 

Hurrengo egunetan, etxeetara txosten bat bidaliko da,

gurasoek egoeraren berri izan dezaten

eta ohiturak aldatzeko baliagarria izan dadin.

 

Ez da lehen urtea

Aurtengoa ez da gosari osasuntsua egiten den lehen urtea,

Baina bai ordea, udalak gosariaren elikagai nagusiak eskaintzen duen lehen aldia.

Orain arte produktu horiek Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikotik ekartzen ziren.

Lehen gosari osasuntsua 2014. urtean egin zen

eta orduan Haztegi ikastolako ikasleek ere parte hartu zuten.

 

Legazpiko “nerabeekin komunitate-esparruko esku-hartze programa”

Gosari osasuntsua ekimena

Legazpiko “nerabeekin komunitate-esparruko

esku-hartze programa”-ren barruan kokatzen da.

 

Osasun, Hezkuntza eta Udaleko hainbat ordezkariz osatutako lantaldea

2013ko martxoaren 6an bildu zen lehen aldiz,

batetik, bakoitzak bere esparruan zer egiten zuen jakiteko eta elkar ezagutzeko;

eta bestetik, komunitatearen ohiturak aldatzeko eta osasuna hobetzeko.

 

Labur esanda, programaren helburu nagusiak honakoak dira:

  • Nerabeen artean osasun maila hobetzea, norberaren osasuna kudeatuz.
  • Ohitura eta portaera osasungarriak sustatzea nerabeen artean.
  • Toki-eremuan koordinazio maila hobetzea, nerabeen osasuna sustatzen ari diren erakundeen artean. Hau da: Hezkuntza-sistema (ikastetxeak), Udala (Gizarte Zerbitzuak eta Gazteria Zerbitzua) eta Osasun-sistema (Osasun Zentroa eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoa saila).

 

Hau da, programaren bidez, nerabeekin esku hartu nahi dugu,

eta haiei behar diren tresnak eskaini nahi diegu,

osasuntsu bizitzeko erabaki zuzenak har ditzaten

bai banaka bai familian.

Albiste guztiak