Ikasgela urtarrilaren 25era arte
erabilgarri dago Bikuña Jauregian.
Hezkuntza zerbitzutik gogorarazten dute,
erabiltzaile guztiek txartela itzuli behar dutela,
hurrengo azterketa garaian
txartelak programatuta egon daitezen.
Txartelak udaletxean dagoen
Herritarrentzako Arreta Bulegora eraman behar dira.
Ordutegia: 7:30etik 15:00etara.
Denboraldi honetan, hau da, abenduaren 1etik urtarrilaren 25era,
37 eskaera bideratu dira.
Maiatzean irekiko da berriro,
maiatzaren 11tik ekainaren 21era.