Eusko Jaurlaritzako Kontsumo Bulegoak jakinarazi duenez, Efusion Energy izeneko enpresa iragarkiak jartzen ari da hainbat ataritan.
Iragarki horietan laster enpresako teknikarien bisita jasoko dela adierazten da eta "Renove LED" kanpainaren berri emateaz gain
teknikari horiek etxeko argiak aldatu eta Led bonbillak jartzeko eskaintza egiten dute. Horretarako, gainera,
Kontsu-mobideren logoa erakusten dute, kolaboratzailea dela esanez eta kostua finantzatzea proposatzen dute.
Horren aurrean Kontsumobidek honakoa adierazi nahi du:
Kontsumobidek ez duela kanpaina horretan parte hartzen eta ez dagoela etxeko argiak aldatu eta LED argiak jartzea derrigortzen duen araudirik.
Beraz GOGOAN IZAN, horrelako kontraturen bat sinatu baduzue, hau da, dendatik kanpo sinatutako kontraturen bat egin baduzue,
1.- 14 egun dituzuela kontratua atzera botatzeko. Epe horretan kontratua arrazoitu gabe baliogabe daiteke eta dirua berreskuratzeko eskubidea duzue.
2.- 14 eguneko epe horretan erosketari uko egin bazaio, erosketari lotutako finantziazio-kontratua ere bertan behera geratzen da.
3.- Zure eskubideen gaineko zalantzaren bat baduzu edo urreketaren bat sumatuz gero, Kontsumobidera jo dezakezu eta erreklamazioa aurkeztu.