49 erantzun jaso dira. Egindako zozketan , Julio Gonzalez, Legazpiko jatetxetan erabiltzeko sari-bonoaren (50€ko balioa duena) irabazlea izan da.
Abenduko zuhaitz legazpiarraren izena: Cedrus atlantica
Udal egutegiko URTARRILEKO hilabetean azaltzen den Legazpiko zuhaitz baten izena eta zein Legazpiko kaletan kokatuta dagoen azalduz, zozketan parte hartzera animatu nahi ditugu legazpiar herritar guztiak.
Erantzunak Udaleko web gunearen bidez edo Udaleko sarreran dagoen orritxo betez eman daitezke.