pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

% 100 auto elektriko berria udaltzaingoarentzat
17
Urt
2019

% 100 auto elektriko berria udaltzaingoarentzat

2014an erositako ibilgailua ordeztuko du.

2014an erositako ibilgailua ordeztuko du.

 

Legazpiko Udalak ibilgailu elektriko bat erosi zuen 2014an udaltzaingoarentzat. Ibilgailu hark, 60-80 km-ko autonomia zuen.

% 100 elektrikoa den ibilgailuarekin izandako esperientzia ona izan da, baina bateriaren autonomia ez zen nahikoa udaltzaingoaren lanaldi osoan zehar erabiltzeko.

Ibilgailu elektrikoentzako baterietan egindako aurrerapen teknologikoek prestazio hobeak eskaintzen dituzte egungo ibilgailuetan eta, beraz, ibilgailu berriak 120-140 km-ko autonomia du.

Ibilgailu berria aurrekoaren antzekoa da. Renault Kangoo Z.E. modeloa da, 5 plaza ditu eta 21.840 euroko kostua du.

Honekin, bi dira Legazpiko Udalak dituen ibilgailu elektrikoak, mugikortasun iraunkorraren eta ingurumenarekiko errespetuaren aldeko apustuari eutsiz.

2018ko uztailean auto elektrikoak nahiz hibridoak kargatzeko karga-puntu berri bat egokitu zen Euskal Herria plazako lurpeko aparkalekuan eta auto elektriko berri hau erosteko erabakia bat dator ekimen horrekin.

Aipatu bi ekimen horiek, Klima 2030 Estrategiaren eta Erosketa eta Kontratazio Berdearen esparruan, urte hasieran garatutako jarduerak dira.

Albiste guztiak