D saileanOiartzungo Mattin Etxebeste eta
B SaileanLezoko Mikel Esnaola.
Sustraiak Dantza Taldeak eta Legazpiko Udalak antolatutako txapelketan bi sailetan banaturik 30 neska-mutil aritu ziren, lehenengoz elkarrekin lehiatuz. Hauen artean Sustraiak Dantza taldeko Amaia Azpeitia, Irantzu Perez, Izaro Velasco, Laia Arruabarrena eta Markel Garmendia legazpiarrak aritu ziren.
Bi orduko ikuskizunaren ondoren D saileko txapelketa Oiartzungo Mattin Etxebestek irabazi zuen, aldiz B Saileko txapelketa Lezoko Mikel Esnaolak.
Legazpiarrak lan bikaina egin zuten, ikasturtea indar handiz hasi dutela dirudi.
Sustraiak Dantza taldeak txapelketa hau aurrera eramateko laguntza eskaini duten Legazpiko Udalari, Legazpiko Goiz Deia Txistulari Taldeari eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrari eskerrak eman nahi dizkie. Esker hauek dantzari, irakasle eta gurasoei ere luzatu nahi dizkiegu.