Zerbitzu honek altzariak, koltxoiak, etxetresna elektrikoak eta bolumen handiko etxeko trasteak biltzea du xede.
- Legazpin ostegun gauean atera behar dira.
- Egutegia errespetatu. Ez atera trasterik ezarritako egutegitik kanpo.
- Ateratzeko ordutegia: gaueko 21.00etatik aurrera (ez atera lehenago).
- Utzi trasteak edukiontzien ondoan (edo beira-edukiontziaren ondoan) baina edukiontziaren kontran jarri gabe. Pasabidea ez oztopatu eta edukiontziak erabiltzea ez galerazi.
Kontuan izan!: EZ dira eskonbroak eta obra-hondarrak (tarima, bainuontzi, komunontzi, baldosa, azuleju...) jasotzen. Ezta ere egurrezko paletak, gurpilak eta hondakin arriskutsuak (bateriak, pinturak, fluoreszenteak...). Eraman garbigunera (Ordizia, Urretxu edo Beasain) edo bestela kontratatu baimendutako garraiolaria.