Legazpiko Udalaren adierazpena, Esteban Alzelai Guridi Legazpiko Udaleko zinegotzi ohiaren heriotza dela eta
Legazpiko Udaleko Bozeramaileak bere samina adierazi nahi du 1979-1983 eta 1983-1987 legealdietan
Legazpiko Udaleko zinegotzia izan zen Estaban Alzelai Guridi jaunaren heriotza dela eta.
Horretaz gain, bere dolumina adierazi nahi die familiari, lagunei eta senitartekoei.
Legazpiko Udalak eskertu egin nahi du 1979-1983 eta 1983-1987 legealdietan Esteban Alzelai Guridi jaunak
Legazpiko herriaren alde egin zuen lana eta ardura horri eskaini zion dedikazioa.
Legazpin, 2019ko urtarrilaren 7an