Urtarrilaren 12an, larunbata, 16:30ean hasiko da
Datorren urtarrilaren 12an, larunbata, Latxartegi Aretoan eta 16:30ean, Legazpiko Udalak eta Sustraiak Dantza taldeak antolatutako Gazteen Gipuzkoar Aurresku Txapelketaren I. edizioa ospatuko da. Aurten lehen aldiz neskak eta mutilak elkarrekin lehiatuko dira.
Legazpin jokatuko den txapelketa hau Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatzen duen Aurresku Ligaxkako 1go saioa da, eta bertan Euskal Herriko dantzariak parte hartuko dute.
Aurtengo Legazpiko saioan 2004 eta 2008 urte bitartean jaiotako 33 dantzari arituko dira, bi sailetan banatuta.
Sustraiak Dantza Taldetik Legazpin Amaia Azpeitia, Irantzu Perez, Izaro Velasco, Laia Arruabarrena eta Markel Garmendia arituko dira.
Dantzatu beharreko dantzak:
- B Saila: "Erribera" eta "Zortzikoa"
- D Saila: "Ehun Dukat" eta "Desafioa edo Aurkez Aurkez"
Epaimahaia Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren partaidez osaturik egongo da eta musika Goiz Deia Legazpiko txistularien esku izango da.
Parte hartzaileak eta dantzatuko duten ordena
D Saila |
B Saila |
|
|
Beraz gure dantza taldeetako dantzari bikainen harrobiz gozatu nahi baduzue datorren urtarrilaren12an, larunbata, arratsaldeko 16:30ean Legazpiko Latxartegi Aretora hurbiltzea besterik ez duzue.