Urbeltz Pilotalekuan eta Azokan
Tradizioari jarraituz,
aurtengoa 21. urtea da
Legazpiko udalak
Gabonetako Haur Parkea eskaintzen duela.
Gazteria Zerbitzuak Gabonetako Haur Parkea antolatzen du,
2 eta 14 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat,
Urbeltz pilotalekuan eta Azokan,3 egunetan.
Honakoa da ordutegia:
Urtarrilak 2 eta 3: 10:30 – 14:00 / 16:00 – 19:30.
Urtarrilak 4, asteazkena: 10:30-13:30.
Txu-txu trena, elbarritasuna duten pertsona guztientzat prestatua,
Euskal Herria plazatik Laubide oinezkoentzako guneraino
bueltaka arituko da eta doakoa izango da.
Urbeltz pilotalekuan eta Azokan
jarriko den parkearen sarrera 2 eurokoa da.
Goizeko saioagatik 2 euro eta arratsaldekoagatik,
beste 2 euro ordaindu beharko dira.
Hauxe da bertan topatuko duzuena:
- Urbeltz Pilotalekuko pistan:
- 2-5 urtekoen gunea: 2 puzgarri eta ludoteka psikomotrizitateko gailuekin,
lurzorua moketadunarekin.
- 6-10 urtekoen gunea: txirrista eta puzgarria.
- 11-14 urtekoen gunea: Matatopos eta Salto al vacío.
- Urbeltz Pilotalekuko goiko aldean:
- Joko interaktiboen gunea: 6 play, 2 air hockey eta 2 futbolina.
- Sorgintxulo taldeak bideratutako tailerrak:Makilajea eta karetak; baita postalak eta marrazkiak margotzeko tailerrak ere.
- Azokako arkupetan:
- Asteartean eta asteazkenean Espabila y salta eta troncos locos.
- Ostiralean, merkatua dagonez, Azoka hustuko da eta parroki aurrean honakoak jarriko dira: Jumping eta balanzbikeen zirkuitoa.
Saio guztietan ere
Gurutze Gorriko anbulantzia egongo da.