pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Erakusketa-Errefuxiatuak: gaur zu, bihar ni?
23
Abe
2018

Erakusketa-Errefuxiatuak: gaur zu, bihar ni?

Abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra Kultur Etxean, Hoz Legazpiren eskutik

Abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra Kultur Etxean, Hoz Legazpiren eskutik.

Berriro bueltan gara, 3 ekimen zoragarri berriekin (IPUINA, ERAKUSKETA eta DOKUMENTALA). 

Abenduak 26 (Kultur etxean) oso egun berezia izango da Hotz Legazpi-rentzat.

 

IPUINA

ZERGATIK, SAHEL?

Legazpiko umeak egindako marrazkietatik jaiotzen den liburuxka.

Salgai LEGAZPIN 10€tan

Abenduak 26 (Kultur etxean), Abenduak 27 (Kaleko Pintxopotean), Abenduak 29 (Frontoi arkupetan).

* Facebook-etik ere eskaerak jasoko dira *

 

Zuen seme-alabei edo bilobei errefuxiatuen arazoa kontatu ahal izateko ipuin zoragarria....bukaera oso bereziarekin. Izugarri gustatuko zaizue!

--------------------------------------------------------

ERAKUSKETA

ERREFUXIATUAK: GAUR ZU, BIHAR NI?

 

Hotz Legazpi eta Itsasondoko Ongizate Batzordearen elkarlanaren ondoren, erakusketa itinerante berri bat dago martxan.

 

Hotz Legazpi, Itasondo, Javi Julio argazkilaria, Salvamento Marítimo Humanitario, SOS Refugiados, Zaporeak Proiektua eta Pasaportes para Siria-ren lanak

Abenduak 26tik Urtarrila-ren 4a arte ikusgai Kultur etxean.

* Abenduak 26ean inagurazioa 18:30etan *

---------------------------------------------------------

DOKUMENTALA

“ZUK”

SMH, Zaporeak, CEAR-Euskadi eta Ongi Etorri Errefuxiatuak-Bizkaia elkarteen experientzia.

Abenduak 26 (19:00etan Kultur etxean). 

Sarrera: 3€ (Dirua SMH-ri bideratuko zaio)

* SMH-Aita Mari proiektuko kide bat egongo da *

Kartela

 

Albiste guztiak