Patxi Otaegi, Aitor Madina eta Mikel Gurrutxaga izan dira sarituak.
Mikel Gurrutxagaren hutsunearekin, ezin izan zuen etorri, eta Kultur Etxeko areto betearekin egin zen Kultura Sariak 2018 banatze ekitaldia. Bertsoak eta musika izan genituen bidelagun ekitaldian, eta nola ez sarituen esker on hitzak.
Ekitaldia, Kultura Zinegotzia den Iñigo Imazek gidatu zuen, eta hona sarien nondik norakoa azaltzeko erabili zituen hitzak:
Aurtengoan hirugarrenez emango diren
Kultura Sarien helburua
herrian kultura arloan
eta herriko kultura bizitza suspertzen
lan egiten duten pertsonak saritzea da.
Aurtengoan ere kultur elkateekin aritu gara,
Zenbat, zein ataletan, eta nor saritu
adostu eta erabakitzerakoan.
Kultur elkarteek luzatu dituzte hautagaiak,
aztertu dituzte elkarteetan,
eta bozka bidez erabaki dituzte saridunak.
Lan zaila jarri diegu,
ez baita erraza izaten, ez hautagaiak aurkeztea,
ez eta ondoren erabakitzea ere.
Saria mereziko luketen herritar asko dago,
ez daukagu inolako zalantzarik,
baina hau ez da lehiaketa bat,
ez da ni zu baino gehiago naiz,
horrek nik baino gehiago merezi zuen,…
Egiten den lana eskertzea da hau,
lan ixila gehienetan,
baina ezinbestekoa.
Aurten hauei egokitu zaie,
baina beste batzuk ere egon zitezkeen,
Etorriko dira gehiago.
Hiru sari emango ditugu,
- Kultura Merezimendua: azken urtean kulturaren edozein arlotan lorpen nabarmena lortu duenari.
Patxi Otaegiri, Saharari laguntza eskaintzea ardatz izanik, Uztailean Legazpiko hainbat kultur talderekin polikiroldegian antolaturiko ekintzagatik.
- Herrigintza: Herriko kulturarekin konpromezua izatea taldeetako antolakuntza arloan, eta kultur herri ekimenen arloan.
Aitor Madinari, Musika Eskola herrira gerturatu duelako hainbat ekintzekin: kantu afaria, musika eskolako taldeen kontzertuak, etab.
- Kulturgintza: Herrian kulturaren arlo desberdinetan izandako jardun aktiboagatik.
Mikel Gurrutxagari, Herri danborrada hilzorian egotetik gaur egun duen arrakasta lortzeko egin duen lanarengaitik, eta lortu duen jendearen inplikazioagaitik.