pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

GABON ERRONDA
19
Abe
2018

GABON ERRONDA

24, ASTELEHENA, goizeko 11etan

24, ASTELEHENA: Goizeko 11:00etan abiatuko gara ohi bezala Laubide kaletik, Kiosko parean egingo da lehen kantu saioa. Aurtengoan ere kantuan eramango ditugu, Mari Domingi eta Olentzero Euskal Herria plazaraino. Han Mari Domingi eta Olentzero udaletxeko balkoira igoko dira, eta hitz batzuk esango dizkigute. Parte hartuko dugun guztiok konpartsa osatuko dugu eta ordena bat zehaztu da gauzak erraztu aldera. Ordena errespetatzea eskatu nahi dugu, eta haurrak ikastetxeekin aterako direnez, gurasoek parte hartzea libre izango dute, baina Herritarren atalean, konpartsa isten.

 

 

KONPARTSAREN ORDENAK ETA KANTUAK

 

MARI DOMINGI eta OLENTZEROTrikitilariakAurreskolaTxistulariak-LH 1, 2, 3-Musika Eskola-LH 4., 5. 6Trikitilariak- Herritarrak (gazte, heldu, guraso).

Laubiden: OLENTZERO-KANPAIAK JAIETAN- GABON GABONZETA-AGUR

Santikutz Kalea Meazti Etxe parean: HORRA MARI DOMINGI-GAUEKO IZAR - AGUR

Santikutz Kalea Latxartegi parke parean: OLENTZERO – HATOR-HATOR - AGUR

Kale Nagusia (Farmaziako kruzea) :HORRA MARI DOMINGI - KANPAIAK JAIETAN- GABON GABONZETA

Kale Nagusia, goiko aldea: OLENTZERO- HATOR-HATOR- OILARRA- ABENDUAK GAUR- AGUR

Euskal Herria plazan, Udaletxe aurrean: HORRA MARI DOMINGI- GAUEKO IZAR- ALAKEN- OLENTZERO-

EUSKAL HERRIA PLAZA:Amaiera ekitaldia.

Albiste guztiak