Abenduaren 19an, asteazkena, 18:30ean Kultur Etxeko Areto nagusian.
Urteko azken emanaldia izango den honetan La Revoltosa eskainiko dugu.
“La Revoltosa” ekitaldi bakarreko sainete lirikoa da. Libretoa Jose Lopez Silva eta Carlos Fernandez Shaw idazleena eta musika Ruperto Chapí maisuarena.
Madrilgo Apolo antzokian eskaini zen lehen aldiz 1897ko azaroaren 25ean.
“Verbena de la paloma” obrarekin batera, genero txikiaren obra garrantzitsuena da; libretoaren eta musikaren maisutasuna ikusarazten duen oinarrizko pieza da.
Libretoak XIX. mende bukaerako auzoetako giroa islatzen du fideltasun handiarekin eta garai hartako pertsonaien eta egoeren erretratu bikaina eskaintzen du.
Eta hori guztia libreto-egile bikainei esker: Jose Lopez Silva eta Carlos Fernandez Shaw, eszenatokira urte haietako Madrilgo errealitatea eta sentipena ezin hobeto eramaten jakin dutenak.
Musika da sainete honetan hoberen baloratu izan den elementua. Ruperto Chapí musika-egileak benetako obra sinfonikoa eta herrikoia sortu zuen.
Bere musikak hasieratik txunditzen du ikuslea eta osatu zuen partituran alderdi kultua eta alderdi herrikoia ezin hobeto doaz eskutik helduta.