Ekitaldia abenduaren 20an, osteguna, 19:00etan, Kultur Etxean.
Aurtengoan hirugarrenez egingo den ekitaldi honetan hiru sari banatuko dira:
- Kultura Merezimendua:
Patxi Otaegiri, Saharari laguntza eskaintzea ardatz izanik, Uztailean Legazpiko hainbat kultur talderekin kiroldegian antolaturiko ekintzagatik.
- Herrigintza:
Aitor Madinari, Musika Eskola herrira gerturatu duelako hainbat ekintzekin: kantu afaria, musika eskolako taldeen kontzertuak, etab.
- Kulturgintza:
Mikel Gurrutxagari, Herri danborrada hilzorian egotetik gaur egun duen arrakasta lortzeko egin duen lanarengaitik, eta lortu duen jendearen inplikazioagaitik.
Aurtengoan ere herriko kultur elkarteekin adostu da sariak emateko prozedura, eta elkarte hauek eginiko proposamenak hartu dira kontutan. Erabakia bozketa bidez hartu dute elkarteek.