Ohi bezala herriko ikastetxeetako gaztetxoak izan dira protagonista, Doinua Musika Eskolako musikariekin batera, eta aurtengoan Ibai Agirre, Olazabal Institutuko DBH1eko ikaslea izan dugu San Nikolas.
Bainan, zergatik ospatzen da San Nikolas?
Bi ohitura nahasten dira:
- San Nikolas, Asian dagoen, Myrako gotzaia zen.
Kondairak dio,
ezkontzeko dirurik ez zuten hiru neskei
urrezko poltsa bana utzi ziela leihoan.
Horregatik, gabon aurretik
umeei opariak banatzen dizkien pertsonaia da
hainbat tokitan
Santa Klaus edo Papa Noel izena hartuz.
- Ikasleen artean gotzaina izendatzea,
Erdi Aroan Europan egiten ziren
zoroen festetetatik dator.
Hori da abesten diren letren zentzugabekeria
eta euskara-erdara nahastearen
arrazoia.