Abenduaren 1etik urtarrilaren 25era.
Beste denboraldi batean eta azterketa garaiarekin bat eginez,
Udalak ikasgelaren zerbitzua berriro jarriko du martxan
Bikuña jauregian, abenduaren 1etik urtarrilaren 25era bitartean.
Zerbitzua egun hauetan eskainiko da:
- Abenduko asteburuak eta zubia: 1-2; zubia 6-7-8-9; 15-16; 22-23.
- Abenduaren 26tik urtarrilaren 25era, astegunetan eta asteburuetan.
- ITXITA: Abenduak 24, 25, 31 eta urtarrilak 1.
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera 8:00 – 20:00
Larunbat, igande eta jaiegunetan: 9:30-20:00
Dakizuenez, Ziklo Formatiboetan edo Unibertsitatean ikasten ari diren
18 urtetik gorako legazpiarrek erabili ahalko dute zerbitzua.
Ikasgela erabili ahal izateko ezinbestekoa da
sarbiderako txartela pertsonala eta doakoa eskuratzea.
Horretarako Herritarrentzako Arreta Zerbitzura jo dezakezue,
azaroaren 29tik aurrera, 7:30etik 15:00etara.