Domingo Agirre eskolako haur parkea konpontzeko proiektua izan da boto gehien jaso dituena.
Joan den azaroaren 22an bukatu zen Udalak martxan jarritako parte hartze bidezko prozesuan proposatu ziren 13 inbertsio-proiekturen artean aukeratzeko botoa emateko epea.
Hona hemen bozketaren emaitza:
281 |
Domingo Agirre Eskolako haur parkea berritzea |
277 |
Aizkorri kaletik eta botikatik Itxaropen auzora doan eskailera konpontzea |
276 |
Kiroldegiko 2 zenbakiko gimnasioan klimatizazio eta kanpoko aireztapen sistema ipintzea eta igerilekurako sarbidea hobetzea |
254 |
Futbol zelaiko aldagela zaharrak berritzea |
140 |
Latxartegi parkeko erdigunean dagoen etxola berritzea eta Haztegi ikastolatik gertu dauden zutoinak kentzea |
117 |
Arantzazuko haurreskolako haur parkea berritzea |
113 |
Itxaropen 14-17 eskailerak konpontzea |
110 |
Domingo Agirre eskolako igogailutik Laubide 18ra bidea egitea |
99 |
Mirandaolako parkeko mahi gunea berritzea |
89 |
Latxartegi parkean berez garbitzen diren komunak ipintzea |
54 |
Udal Kiroldegian eguzki-panel fotoboltaikoak ipintzea |
24 |
Plaza konpontzeko 1. fasea |
16 |
San Juan kaleko 11-12-13 atarien espaloia konpontzea |
Herritarrek Legazpi hobetzeko konpromisoa adierazi dute eta, beraz,
Udalak eskerrak eman nahi dizkie bozketan parte hartu duten guztiei.