HH-4. mailako haur txikiei eta euren gurasoei zuzendutako ekimena
Olentzero izango dugu laster bisitan herriko haurren etxeetan. Hori dela eta, PROBATU ETA GOZATU izeneko erakusketa-tailerra antolatu du Euskara zerbitzuak, euskarazko jostailu berrienak eta erakargarrienak gurasoen eta haurren esku jarriz.
Helburua, gurasoak eta seme-alabak, merkatuan dauden euskarazko jostailu berrienak ezagutzea, probatzea, jolasten ikastea eta ideiak hartzea da.
Noiz?
- Bihar, azaroaren 27an, asteartean, HH-4. mailako haur eta gurasoentzat
- Tokia: Kultur etxeko areto nagusia
- Ordutegia: 17:00etatik 19:00etara