Juan Mari Beltran
Ander Barrenetxea eta Errege Belda
Azaroaren 25ean, igandea, 12:30ean Latxartegi Aretoa.
Azaroan Musika Zikloko azken emanaldia izango dugu honakoa.
Emanaldi honetan, euskal herri musikaren kantu, doinu, dantza eta gure soinutresnen
hotsen bitartez euskal herri musikaren zenbait alderdi erakustea dugu helburu.
Kontzertuan zehar “Euskal Herri Musika”ren barneko alderdi batzuetara hurbilduko gara eta Euskal Herriko zenbait eskualdetako ospakizun publiko
nahiz familiarretan erabiliak izan diren soinu-tresnak eta musikak entzun ahal izango dira.
Ander Barrenetxea txalapartaz eta perkusioarekin laguntzen dio, eta Errege Belda akordeoiaz.