Saria jaso du Legazpiko Udalak
Irakurketa Erraza elkarteak
Legazpiko Udalaren lana saritu du.
Udalak aipamen berezia jaso du
Irakurketa Erraza praktikan jartzeagatik
eta bere erabilera zabaltzeagatik.
Irakurketa Erraza testuak idazteko modu bat da,
modu sinple eta argia,
guztiok ulertzeko gai izan gaitezen.
Irakurketa Erraza elkarteak 2 sari eta 3 aipamen berezi
ematen ditu Estatu mailan.
Legazpiko Udalak aipamen berezietako bat jaso zuen atzo.
Errekonozimendu publikoaz gain,
250 €ko balioa duten Irakurketa Errazeko liburuak eskuratuko ditu Udalak.
Liburu horiek udal liburutegian egongo dira.
Adibide moduan hemen ikusiko duzue
Udalak Irakurketa Errazean idatzi duen dokumentu bat: