Azaroan Musika aurrera doa eta amaierara iristen ari gara.
Santa Zezilia eguna gerturatzearekin, iristen dira herriko taldeen emanaldiak.
Hala, musikarien zaindariaren eguna ospatzeko, Doinua Musika eskolako ikasleen kalejira eta ondorengo dantzako ikasleen emanalditxoa izan genituen azaroaren 20an.
Baina, Azaroaren 24an, larunbata, 19:30ean parrokian izango den kontzertua izango dugu zitarik kuttunena.
Bertan arituko dira Goiz Deia Txistulari taldea, Alaitasuna Errondaila, Santikutz Abesbatza eta Legazpi Musika banda.
Kontzertuaren aurretik, Goiz Deia Txistulari taldeak kalejira eskainiko du erdiguneko kaleetan, 18:30ean.
Azaroan Musika Zikloko bihotza dugu honakoa eta urteko musika gertakari garrantzitsuenetakoa herrian.
Herriko musika talde hauek Santa Zezilia herritarrekin ospatzen dute, beren onena eskainiz eta bide batez taldekideak omendu, gogoratu eta aipamen bereziak eginez.
Hona prestatu duten egitaraua:
GOIZ DEIA TXISTULARIAK: ZUZENDARIA:Iker Azpeitia
1. ARABAKO OTOITZA- Demetrio Iriarte - Mold: J.I. Ansorena
2. HALLELUJAH- LeonardCohen. Mold: Xabier Barriola.
3. EURI TANTA + IRRI EGITEN DUENARI- Pirritx eta Porrotx - Mold: Xabier Barriola
KOLABORATZAILEAK:Oier Gabiria (baxua),Iñigo Caballero eta Olatz Orozko (gitarrak),Ander Martinez (organoa),Joxe Angel Urbieta, Maitane Murillo, MikeleArizkorreta, Ane Beloki eta Jone Narbaiza (abeslariak),Ane Arrizabalaga eta Ane Urzelai (trikita pandero),Musika eskolako korua.
ALAITASUNA ERRONDAILA:ZUZENDARIA: RaúlCasales
1. NOCHES DE MOSCÚ + QUÉ TIEMPO TAN FELIZ. Bertsioa: Miguel Mari Armendariz.
2. PRIMADERAKO LILIAK. Doinua: Benito Lertxundi. Bertsoa: Mixel Labegerie
3. LA PALOMA. Egilea: Sebatian de Iradier y Salaverri
SANTIKUTZ ABESBATZA:ZUZENDARIA: Marian Lasa
1. CANT HELP FALLING IN LOVE.- E.Dengse
2. NO LLORES POR MI ARGENTINA.- A. Lloyd
3. HALLELUJAH.- L. Cohen
4. UNDODANA. M. Barret and R.Schmitt
PIANOAN: Jesus Ollo
LEGAZPI MUSIKA BANDA:ZUZENDARIA: Jesus Castillejo Ezpeleta
1.- EL CASERIO.- Preludioa.- J. Guridi
Sustraiak dantza talderen partaidetzarekin.
2.- EL CUMBANCHERO. Arr. N. Iwai
TALDE GUZTIAK BATERA:ZUZENDARIA:Jesus Castillejo Ezpeleta
KAIA BARRENIAN. Herrikoia