Herriko haurrek gertutik ezagutzen dituzte
Herriko haurrek gertutik ezagutzen dituzte
Pirritx, Porrotx eta Marimotots.
Izan ere azkeneko 17 urtetako ohiturari jarraituz,
beraien azken lanaren estreinaldia ikusteko aukera izaten baitzuten,
Latxartegi aretoan, eskola orduetan.
“Musua!izeneko ikuskizunean, 546 ikaslek
lau urtaroaz disfrutatzeko aukera izan zuten,
Euskal Herriko pertsonai eta festa ezberdinak gogoratuz.
Goizeko saioa amaitzean, Porrotx gerturatu zen
Haur Hezkuntza 2ko 70 ikasleak bisitatzera,
Domingo Agirre ikastetxera eta Haztegi ikastolara.
Ekimen hau Hezkuntza zerbitzutik bideratzen da,
herriko 2 ikastetxeekin elkarlanean.