Azaroak 20, asteartea
Azaroaren 22an Santa Zezilia da, musikarien zaindariaren eguna.
Hori dela eta, asteartean, azaroaren 20an,
Doinua Musika eskolak kalejira eta txokolatada antolatu ditu.
Arratsaldeko 17:30ean FANFARRE TALDEA eta TRIKITILARIAK
Kalejiran irtengo dira, Kale Nagusitik (Txoko) Azokaraino
eta ibilbidean ere hainbat DANTZA eskainiko dituzte.
18:15ean Azokan, txokolatea eta bizkotxoak eskainiko dizkiete
gerturatzen diren guztiei.