Azaroak 20an eta 22an, hitzaldi-tailerra eta hausnarketa
Legazpiko udalak aste honetan kontsumoak eta nerabezaroa hizpide izango ditu
antolatutako 2 ekimenetan:
- Arrisku Alkoholaprogramaren barruan,
azaroaren 20an, asteartea, 18:30ean, Kultur etxean,
antolatutakohitzaldi-tailerrean.
Ortzadar Fundazioko Estibaliz Ansotegik
Haztegi ikastolako DBH-4ko ikasleekin
eta Olazabal Institutuko DBH-4 eta Batxi 1eko ikasleekin
landuko dituen edukiak azalduko ditu.
-
Eratu berri den Gizarte foroan,
azaroaren 22an, osteguna, 18:30ean Udaletxean,
egingo den hausnarketan.
AGIPAD Drogen abusuaren ikerketa eta prebentziorako gipuzkoar elkarteko
Pakita Mateosekin.
“ARRISKUA ALKOHOLA” programa
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin,
herriko Olazabal institutua eta Haztegi ikastolarekin
eta Legazpiko udalarekin elkarlanean aurrera eramaten da.
Programa hau Legazpin iaz martxan jarri zen.
Alkohola eta bestelako sustantziak hartzearekin
lotutako arriskuak murrizteko programa da,
15 urtetik gorako gazteei zuzendutakoa.
GIZARTE FOROAekainean bildu zen lehendabizikoz,
Legazpiko Gizarte Zerbitzuen Plan estrategikoa 2018-2022 ezagutzera emateko
eta lehentasunezko ekintzen hautaketa egiteko.
Lehentasunak markatze horretan
nerabeek alkohol eta bestelako drogetarako duten sarbidea eta kontsumoa,
eta horren prebentzioa bultzatzearen beharra,
azpimarratutako 2 gai izan ziren.
Kezka hori geure eginez, gai hori lantzen hastea proposatzen da
oraingoko Gizarte Foroaren saioan.
Nerabezaroan ematen den alkohol eta drogen kontsumoaz hitz egiten dugunean, zertaz ari gara? Zein da gaurko egoera Legazpin?
Zer egin daiteke prebentzioaren esparruan, eta zein enfoke desberdin daude horretarako?
Legazpiko udaletik aipatutako saioetan parte hartzera animatzen zaituztegu.
►Lotura honetan Hitzaldi-tailerraren kartela ikusgai.
►Lotura honetan Gizarte Foroaren deialdia ikusgai.