Santa Zezilia eguna ospatzen den astean, bost musika ekitaldi
Azaroaren 22an, ostegunean, dugu Santa Zezilia eguna, musikarien zaindari, eta Azaroan Musika Zikloaren aitzakia.
Astea musika emanaldiz betea datorkigu:
- Azaroaren 20an, asteartean, Doinua Musika eskolako ikasleen kalejira egingo dute.
- Azaroaren 21ean, asteazkenean, “Cyrano de Bergerac” operaaren 2. zatia eskainiko da Kultur Etxeko areto nagusian.
- Azaroaren 24an, herriko 4 musika taldeen Santa Zezilia kontzertua izango da Parrokian, 19:30ean.
- Goiz Deia Txistulari taldeak, hileko azken igandeko kalejira aurreratu, eta azaroaren 24an erdigunean egingo du kalejira, 18:30etan, herritarrak Santa Zezilia kontzertura gonbidatu asmoz.
- Azaroaren 25ean, igandean, 12:30ean Latxartegi Artoan, egingo da aurtengo azken emanaldia. Juan Mari Beltran eta lagunek “Euskal Herri musika eta soinu tresnak” kontzertu didaktikoa eskainiko dute.